martes, 18 de septiembre de 2012

Ikasle Mugimendu Berria aurkeztu dute Leioako kanpusean

Kepa Zelaia

Leioako Ikasle Mugimendu berriaren aurkezpenak burutu ziren pasa den ostegunean, kanpuseko fakultate guztietan. Eguerdi parterako zegoen deialdia luzatuta, eta  Gizarte Zientziak, Medikuntza, Zuzenbide Magisteritza eta Zientzietako falkutateekin bildu ziren ikasleak. Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean 60 pertsona inguru batu ziren. 

Talde ezberdinek osatzen dute fakultate horretako Ikasle Mugimendu berria, Euskadiko Gazte Komunistak, Ikasle Abertzaleak eta GKZ bertako asanbladak, besteak beste. "Lan bateratua mantendu" beharra azpimarratu zuen Amaiur Pagola mugimenduko kideak: "Guztion arteko lotura eta koordinazioa beharrezkoa da aurrera egin nahi badugu".

Hezkuntza publikoa jasaten ari den "erasoa" salatu zuten, eta pribatizaziora ematen ari diren pausuak direla eta "erantzun beharra" azpimarratu zuten. Horretarako, Irailak 26ko greba orokorrra eta Urriak 11ko ikasleen nazioarteko grebarako deialdia luzatu zen. Hala ere, egunerako lanari eman zitzaion inportartzia eta astero egingo diren asanbladetara batzeko garrantzia nabarmentu zuten. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario