martes, 18 de septiembre de 2012

Astelehenean hasi da gripearen aurkako txertaketa-kanpaina EHUn

Javier Zubiaga Gallastegui


Astelehenean hasi da Euskal Herriko Unibertzitatean gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, 2012ko irailaren 17tik urriaren 31ra, prebentzio zerbitzuan. Ikasleak, eta unibertzitateko langileak, baina, batez ere, gaixo kronikoak eta haurdun dauden emakumeak txertoa jartzera deituta daude.

Gripe arruntari aurre egingo dion txertoa prestatu du Jaurlaritzak. Rafael Bengoa Osasun sailburuak Bilbon aurkeztu du txertaketa kanpaina. Aurtengo denboraldia iazkoa bezala izango dela espero dute. Bengoak nabarmendu du oso garrantzitsua dela urtero jartzea txertoa, gripearen birusa oso aldakorra baita.
 
Gripea kutsakorra den gaixotasuna dela gogoratu du Osasun buruak, eta horregatik txertoa jartzeko gomendatu du. "Askotan gaixotasuna saihesten du, eta beste askotan, gaixotasunaren indarra murriztu egiten du", esan zuen Bengoak aurkezpean.

2011. urtean, gripearen aurkako txertaketa kanpaina ere egin zen, eta horren barnean 495 pertsonari jarri zitzaien txertoa, aurten, kopurua parekoa izatea espero dute. Halare, txertatu aurretik, erantsita dagoen baiezko informatua irakurtzea gomendatzen dizuegu.

Kanpaina aurtengotako Campus bakoitzeko ordutegiak zehazten dira. Leioa Campuseko ordutegia astelehenetan eta asteazkenetan izango da, 10;30etatik 11:30etara eta 15:30etatik 16:30etara. Prebentzio zerbitzuan, 1. Ikasgelategian, 3.solairuan.

Txertoa jarri nahi duzuenak, kontuan izan irailaren 25ean eta 26an, eta urriaren 3an eta 10ean ez da txertaketarik egongo, eta ez dago aldez aurretik txanda eskatu beharrik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario