ZABALETA URKIOLA, Garazi
Euskal
Herriko gehiengo sindikalak deitutako Greba Orokorrak hainbat
atxilotu eta zauritu utzi zituen asteazkenean Nafarroako hiriburuan.
Goizeko manifestazioan eman ziren istilu larrienak; polizia eta
manifestarien arteko tentsioak leher egin zuen eta karga ugari egon
ziren Iruñeako kaleetan.
Eguerdiko
12etan hasi zen manifestazioa Gaztelu Enparantzan. Jende andana bildu
zen bertan, eta Sarasate Pasealekuan amaitzen zen ibilbidea istilurik
gabe egin zuen martxaren buruak. Amaiera ekitaldian ordea,
manifestazioaren amaiera iristear zegoela, Polizia Forala oldartu egin zitzaien Sarasaten bildutako grebalariei, gomazko pelotak jaurti
zizkielarik behin eta berriz errepikatu ziren kargetan. Nafarroako
hiriburuan egondako istiluek 14 atxilotu eta 7 zauritu utzi zituzten.
Nafarroako Gobernuaren arabera lau polizia ere zauritu ziren
istiluetan, kaputxadun talde batek jaurtitako kristalezko botilen
ondorioz.
Sindikatu
deitzaileak pozik agertu dira grebak izan duen jarraipenarekin.
Patronalaren arabera ordea, irailaren 26ko greba “erabateko
porrota” izan da Nafarroan, eta ez du eragin nabarmenik izan ez
industrian eta ezta zerbitzuen sektorean ere.
Ekintza
legalak polizien aurka
Nafarroako
pertsona talde batek, Sabino Cuadra Amaiur koalizioko diputatuak
barne, adierazi du ekintza legalak jarriko dituela abian greba
egunean manifestariak erasotu zituzten Polizien aurka.
Iruñean
egin zuten prentsaurrekoa irailaren 27an talde honetako 6 kidek,
karga polizialek kaltetutako 25 pertsonen izenean. Estitxu Urtaran
eta Ivan Perezek irakurritako komunikatuan, Nafarroako Gobernuko
Barne kontseilari Javier Morrasen eta Espainiar Gobernuko delegatu
Carmen Albaren dimisioa eskatu zuten. Gainera, Nafarroako
Parlamentuari “ekintza antidemokratiko hauek ez errepikatzeko
neurriak” har ditzala ere eskatu zioten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario