Javier Zubiaga Gallastegui
Industria
ministroak, José Manuel Soriak, egiaztatu du argiaren tarifa urrian
% 2,1 eta % 2,2 bitartean jaitsiko dela; izan ere, Gobernuak erabakia
horri eutsiko dio, astearte honetan, irailaren 25ean, enkante
elektrikoa % 4,9 jaitsieraz itxi ondoren; hala ere, bidesarien
prezioak bere horretan utziko ditu.
Soriaren
esanetan, Gobernuak bidesarien prezioak bere horretan utziko ditu,
eta argi utzi du “Espainian argiaren prezioa igotzen bada edo
jaisten bada, merkatuaren egoeraren ondorioa izango dela”.
Aurreko
enkantea, ekainean ospatutakoa, % 9,3 igoerarekin itxi zen; ondorioz,
Azken Baliabideko Tarifak (ABT) % 3,9 egin zuen gora. Honen ondorioz,
uztailean argindarren tarifak proportzio berean egin zuen gora.
Aipatu
gehikuntza horretaz gain, Gobernuak Gorenaren sententziari men egin
zion, izan ere, martxoan Gorenak Gobernua behartu zuen 2011ko
laugarren hiruhileko eta 2012ko lehenengo hiruhileko kontsumoak
birfakturatzera. Eta berrikuste hori abuztu eta abendu bitartean
aplikatu behar zuen proportzionalki; ondorioz, argindarraren
ordainagiriak % 7ko igoera izan zuen.
Igoera
bi horiez gain, irailean BEZaren gehikuntza izan zen,
elektrizitateren kasuan % 18tik % 21era igo zen. Gainera, 2013an
argindarren konpanientzat zerga-sistema elektriko berria ezarriko da.
Beraz, kontsumitzaileok laster ordainagirian hori ere ordaindu
beharko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario