Javier Zubiaga
Funtzionarioen Sindikatu Zentral Independienteak ziurtatu duenez, Estatuko Administrazioaren gaixotasun-baja hartzen duten enplegatu publikoek lehenengo hiru egunetan soldataren %50 baino ez dute kobratuko. Laugarren egunetik hogeigarrenera soldataren %75 kobratu ahal izango dute. Eta hogeita batgarrenetik aurrera %100 jasoko dute. Egun arte, berriz, langile publikoek lehenengo 90 egunetan bere soldataren %100 jaso izan dute.
Sindikatutik salatu dute neurri berri hau bidegabe eta arbitrarioa dela, gobernua enplegatu publikoek sektore pribatuko langileek baino absentismo handiagoa duten aurreiritzi okerretik abiatu delako. Baina, sindikatuaren iritziz, neurri berriak gaixoak gaixo egiteagatik zigortzen ditu. Gainera, azpimarratu dute herri-kontuetarako neurriaren eragina niminoa izango dela, behar dutenek medikuarenera joaten jarraituko dutelako eta,era berean baja hartu behar dutenek hartuko dutelako.
Orain arte, gaixo jartzen ziren langile publikoek soldataren %100 jasotzen zuten; orain, ordea, salbuespen kasuetan soilik kobratuko dute, hau da, ebakuntza edo ospitaleratze kasuetan. Egoera honen aurrean, CSI-Fak alegazio multzo bat aurkeztu dio Gobernuari, neurri berria tratamenduan daudenei zein gaixotasun kronikoak edo kardiobaskularrak dutenei ez aplikatzeko.
CSI-F funtzionarioen sindikatuak berretsi duenez, neurri berri hau uztailaren 13an Gobernuaren lege dekretuan argitaratu zen, bi egun geroago onartu zen eta handik hiru hilabetera indarrean jartzea erabaki zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario