Hemen Durangoko Azokokako Ahotsenea espazioaren inguruan prestatu dugun erreportaje multimedia. Espero dugu gustokoa izatea!
http://kapuko31ekonomia.wix.com/kapuko--ahotsenea#!page2/cjg9
jueves, 20 de diciembre de 2012
miércoles, 12 de diciembre de 2012
lunes, 22 de octubre de 2012
Greba orokorrera deitu dute CCOO eta UGT sindikatuek azaroaren 14an
Kepa ZELAIA
Espainiako
CCOO eta UGT sindikatuek herritarrak greba egitera deitu ditu azaroaren 14an.
Gizarte Gailurrean aurkeztu zuten lanuztea eta, bi sindikatuok buruan egon
arren, beste 150 gizarte talderekin batera egin zuten deialdia.
Lehen
greba orokor iberiarra izango da, Espainian eta Portugalen aldi berean egingo
baita. Fernando Lezcano CCOOko Komunikazio idazkari nagusiak eman du grebaren
berri eta azaldu duenez, greba iberikoa, Europan iragarrita dagoen protesta
jardunaldiaren parte da. Izan ere,
Azaroaren 14a, CES Europako Sindikatuen Konfederazioak deitutako
mobilizazioa eguna da. Lezcanok azaldu duenez, lanuztea Europako beste
herrialde batzuetara zabaltzea posible da, “ batez ere hegoaldera”.
Mariano
Raxoik gobernua hartu zuenetik bigarren greba orokorra izango da. Martxoak 29ko
grebaren bidez, otsailean onartutako lan erreforma deuseztatu nahi izan zen.
Erreforma martxan jarri zenetik ia zortzi hilabete pasa dira, eta sindikatuek,
gobernuak hartutako neurriak porrot bat izan direla, eta enplegu suntsitzeko
bakarrik balio dutela aldarrikatu dute.
ELA
eta LAB Euskal Herriko sindikatu abertzaleek, datozen egunetan erabakiko dute
greba orokorraren deialdiaren bat egin ala ez. Horretarako, Irailaren 26ko
greban lagun izan zituzten sindikatu eta gizarte taldeekin batu beharko dira.
domingo, 21 de octubre de 2012
Gaixotasun-baja dauden enplegatu publikoak bere soldataren %50 kobratuko dute
Javier Zubiaga
Funtzionarioen Sindikatu Zentral Independienteak ziurtatu duenez, Estatuko Administrazioaren gaixotasun-baja hartzen duten enplegatu publikoek lehenengo hiru egunetan soldataren %50 baino ez dute kobratuko. Laugarren egunetik hogeigarrenera soldataren %75 kobratu ahal izango dute. Eta hogeita batgarrenetik aurrera %100 jasoko dute. Egun arte, berriz, langile publikoek lehenengo 90 egunetan bere soldataren %100 jaso izan dute.
Sindikatutik salatu dute neurri berri hau bidegabe eta arbitrarioa dela, gobernua enplegatu publikoek sektore pribatuko langileek baino absentismo handiagoa duten aurreiritzi okerretik abiatu delako. Baina, sindikatuaren iritziz, neurri berriak gaixoak gaixo egiteagatik zigortzen ditu. Gainera, azpimarratu dute herri-kontuetarako neurriaren eragina niminoa izango dela, behar dutenek medikuarenera joaten jarraituko dutelako eta,era berean baja hartu behar dutenek hartuko dutelako.
Orain arte, gaixo jartzen ziren langile publikoek soldataren %100 jasotzen zuten; orain, ordea, salbuespen kasuetan soilik kobratuko dute, hau da, ebakuntza edo ospitaleratze kasuetan. Egoera honen aurrean, CSI-Fak alegazio multzo bat aurkeztu dio Gobernuari, neurri berria tratamenduan daudenei zein gaixotasun kronikoak edo kardiobaskularrak dutenei ez aplikatzeko.
CSI-F funtzionarioen sindikatuak berretsi duenez, neurri berri hau uztailaren 13an Gobernuaren lege dekretuan argitaratu zen, bi egun geroago onartu zen eta handik hiru hilabetera indarrean jartzea erabaki zen.
lunes, 1 de octubre de 2012
Argindarra % 2,2 jaitsiko da urrian
Javier Zubiaga Gallastegui
Industria
ministroak, José Manuel Soriak, egiaztatu du argiaren tarifa urrian
% 2,1 eta % 2,2 bitartean jaitsiko dela; izan ere, Gobernuak erabakia
horri eutsiko dio, astearte honetan, irailaren 25ean, enkante
elektrikoa % 4,9 jaitsieraz itxi ondoren; hala ere, bidesarien
prezioak bere horretan utziko ditu.
Soriaren
esanetan, Gobernuak bidesarien prezioak bere horretan utziko ditu,
eta argi utzi du “Espainian argiaren prezioa igotzen bada edo
jaisten bada, merkatuaren egoeraren ondorioa izango dela”.
Aurreko
enkantea, ekainean ospatutakoa, % 9,3 igoerarekin itxi zen; ondorioz,
Azken Baliabideko Tarifak (ABT) % 3,9 egin zuen gora. Honen ondorioz,
uztailean argindarren tarifak proportzio berean egin zuen gora.
Aipatu
gehikuntza horretaz gain, Gobernuak Gorenaren sententziari men egin
zion, izan ere, martxoan Gorenak Gobernua behartu zuen 2011ko
laugarren hiruhileko eta 2012ko lehenengo hiruhileko kontsumoak
birfakturatzera. Eta berrikuste hori abuztu eta abendu bitartean
aplikatu behar zuen proportzionalki; ondorioz, argindarraren
ordainagiriak % 7ko igoera izan zuen.
Igoera
bi horiez gain, irailean BEZaren gehikuntza izan zen,
elektrizitateren kasuan % 18tik % 21era igo zen. Gainera, 2013an
argindarren konpanientzat zerga-sistema elektriko berria ezarriko da.
Beraz, kontsumitzaileok laster ordainagirian hori ere ordaindu
beharko dugu.
Gaztela Mantxak erreskatea eskatuko dio Estatuari
Kepa ZELAIA
Gaztela Mantxako gobernuak 848 milioi euro eskatuko dizkio Erkidegoen
Likideziarako Funtsari, zorraren zati bat kitatzeko. Maria Dolores de Cospedalen gobernuak atzo goizeko bileran onartu zuen laguntza eskatzea, eta
2013 aurrekontuetan ere onartuko dute ziurrenik.
Cospedalek normaltasun osoz hartu beharreko neurri dela adierazi zuen,
eta laguntza eskatzeko arazorik
ez duela esan zuen: “Ez naiz lotsagorritzen Estatuari laguntza eskatuko
diogulako. Ez da ezer gertatzen, ordaindu eta gure betebeharrak bete besterik
ez dugu egin behar”.
Cospedalek
azaldu zuen Gaztela Mantxak Jose Maria Barredaren (PSOE) gobernuak
“heredaturiko” zorra duela. Zor hori dezente handia dela onartu zuen gobernuko
presidenteak, 8.000 milioi ingurukoa, hain zuzen. Esan zuenez, bere garaian
erkidegoak hornitzaileei ordaintzeko egin zuen bezala, orain ere ELF-ra joko
du. “ Bereganatu ditugun finantza zorrak ordaindu nahi ditugu orain ere” gehitu
zuen Cospedalek.
Gaztela Mantxaz gain, lau dira dagoeneko Erkidegoen Likideziarako
Funtsari laguntza eskatzeko asmoa erakutsi duten erkidegoak: Katalunia (5.023
milioi euro), Murtzia (700 milioi), Valentzia (4.500 milioi) eta Andaluzia (
4.906 milioi).
Laguntza hori eskatu nahi dituzten erkidegoek zenbait baldintza bete
beharko dituzte, hala nola, sektore publikoa murriztea, barne merkatuari karga
administratiboak kentzea eta lehiakortasuna hobetzeko neurriak hartzea.
14 atxilotu eta hainbat zauritu egon dira Nafarroan urteko bigarren Greba Orokorrean
ZABALETA URKIOLA, Garazi
Euskal
Herriko gehiengo sindikalak deitutako Greba Orokorrak hainbat
atxilotu eta zauritu utzi zituen asteazkenean Nafarroako hiriburuan.
Goizeko manifestazioan eman ziren istilu larrienak; polizia eta
manifestarien arteko tentsioak leher egin zuen eta karga ugari egon
ziren Iruñeako kaleetan.
Eguerdiko
12etan hasi zen manifestazioa Gaztelu Enparantzan. Jende andana bildu
zen bertan, eta Sarasate Pasealekuan amaitzen zen ibilbidea istilurik
gabe egin zuen martxaren buruak. Amaiera ekitaldian ordea,
manifestazioaren amaiera iristear zegoela, Polizia Forala oldartu egin zitzaien Sarasaten bildutako grebalariei, gomazko pelotak jaurti
zizkielarik behin eta berriz errepikatu ziren kargetan. Nafarroako
hiriburuan egondako istiluek 14 atxilotu eta 7 zauritu utzi zituzten.
Nafarroako Gobernuaren arabera lau polizia ere zauritu ziren
istiluetan, kaputxadun talde batek jaurtitako kristalezko botilen
ondorioz.
Sindikatu
deitzaileak pozik agertu dira grebak izan duen jarraipenarekin.
Patronalaren arabera ordea, irailaren 26ko greba “erabateko
porrota” izan da Nafarroan, eta ez du eragin nabarmenik izan ez
industrian eta ezta zerbitzuen sektorean ere.
Ekintza
legalak polizien aurka
Nafarroako
pertsona talde batek, Sabino Cuadra Amaiur koalizioko diputatuak
barne, adierazi du ekintza legalak jarriko dituela abian greba
egunean manifestariak erasotu zituzten Polizien aurka.
Iruñean
egin zuten prentsaurrekoa irailaren 27an talde honetako 6 kidek,
karga polizialek kaltetutako 25 pertsonen izenean. Estitxu Urtaran
eta Ivan Perezek irakurritako komunikatuan, Nafarroako Gobernuko
Barne kontseilari Javier Morrasen eta Espainiar Gobernuko delegatu
Carmen Albaren dimisioa eskatu zuten. Gainera, Nafarroako
Parlamentuari “ekintza antidemokratiko hauek ez errepikatzeko
neurriak” har ditzala ere eskatu zioten.
martes, 18 de septiembre de 2012
Astelehenean hasi da gripearen aurkako txertaketa-kanpaina EHUn
Javier Zubiaga Gallastegui
Astelehenean hasi da Euskal Herriko Unibertzitatean
gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, 2012ko irailaren 17tik urriaren 31ra, prebentzio
zerbitzuan. Ikasleak, eta unibertzitateko langileak, baina, batez
ere, gaixo kronikoak eta haurdun dauden emakumeak txertoa jartzera
deituta daude.
Gripe arruntari aurre egingo dion txertoa prestatu du
Jaurlaritzak. Rafael Bengoa Osasun sailburuak Bilbon aurkeztu du
txertaketa kanpaina. Aurtengo denboraldia iazkoa bezala izango dela
espero dute. Bengoak nabarmendu du oso garrantzitsua dela urtero
jartzea txertoa, gripearen birusa oso aldakorra baita.
Gripea kutsakorra den gaixotasuna dela gogoratu du
Osasun buruak, eta horregatik txertoa jartzeko gomendatu du. "Askotan
gaixotasuna saihesten du, eta beste askotan, gaixotasunaren indarra
murriztu egiten du", esan zuen Bengoak aurkezpean.
2011. urtean, gripearen aurkako txertaketa kanpaina ere egin
zen, eta horren barnean 495 pertsonari jarri zitzaien txertoa,
aurten, kopurua parekoa izatea espero dute. Halare, txertatu
aurretik, erantsita dagoen baiezko informatua irakurtzea gomendatzen
dizuegu.
Kanpaina aurtengotako Campus bakoitzeko ordutegiak zehazten dira. Leioa Campuseko ordutegia astelehenetan eta asteazkenetan izango da, 10;30etatik 11:30etara eta 15:30etatik 16:30etara. Prebentzio zerbitzuan, 1. Ikasgelategian, 3.solairuan.
Txertoa jarri nahi duzuenak, kontuan izan irailaren 25ean eta 26an, eta urriaren 3an
eta 10ean ez da txertaketarik egongo, eta ez dago aldez aurretik txanda eskatu beharrik.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)


